LEIZA “BARRIOLA ONDO IKUSI DUT BAINA NI OSO GUSTORA NABIL”

Iñigo Leizak eta Abel Barriolak bat egin dute gaur goizean Labrit pilotalekuan datorren larunbatean eskuz banakako partidarako pilotak aukeratzen. Giro polita ikusi da harmailetan 150 perstona bertan zirela eta bi protagonistak prentsaurrekoan aritu dira.
Lemoako aurrelariak txapelketan gustora dagoela esan du eta aurkariaz honelaxe mintzatu da “Barriola ondo ikusi dut entrenamenduetan baina ni ondo nabil animoz eta txapelketan gorantz joatea espero dut. Goñi III.aren kontrako partidaz pozik nago eta ilusioak jota nago”.

Bestalde, Leitzako atzelariak zera azaldu du “eskuz banakakoa txapelketarik handiena da eta oso berezia da bertan parte hartzea. Leiza pilotari zaila da. Buruz buru aritzeko osotua da; sake ona, sufritzeko ahalmena dauka, goi mailako errendimendua duena eta defentsan ere ondo dabil”.

Barriolaren pilotak 103,6 eta 102,6 gramokoak izan dira.
Leizarenak 105,3 eta 105 gramokoak izna dira.

2019/03/22

Azken albisteak

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

2026/03/11

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

Laso-Albisu eta Elordi-Zabaletak Binakako Txapelketako azken finalerdia jokatuko dute igande honetan Logroñoko Adarragan. Irabazten dutenak finalerako sailkatuko dira.

Tolosak finalerdietako azken jardunaldia irekiko du

2026/03/10

Jaka-Iztueta eta Altuna III-Ezkurdiak Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldia irekiko dute.

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

2026/03/10

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

Pelota Pro Ligak pilota profesionaleko epaileak bildu ditu bilera tekniko batean, irizpideak bateratzeko eta araudian egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store