Olaizola II.a eta Gonzalez Buruz Buruko Txapelketaren finalaurrekora iritsi diren lehenengo pilotariak direla jakin ondoren, hurrengo asteburu arte itxaron beharko dugu zein izango den haiekin joango den beste bikotea jakiteko. Baina hitzordu garrantzitsu hau baino lehen pilotariek, final laurdenetako azken bi partida hauetan erabiliko dituzten pilotak aukeratu beharko dituzte, eta horretarako Ruben Beloki eta Patxi Ruiz Iruñako Labrit pilotalekuan elkartuko dira bihar, astelehena, goizeko 11:30etatik aurrera. Bere aldetik, Peñagarikanok eta Martinez de Irujok maiatzaren 4an, osteguna, hitzordua daukate materiala bereizteko Donostiako Atano III.ean goizeko 11:30etan.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA