ARRETXE II.A ETA RETEGI BI BERRIZ AURREZ AURRE

Larunbat honetan Iker Arretxe eta Julen Retegi berriz aurrez aurre egongo dira hitzordu garrantzitsu batean. Oraingo honetan aurrelari gazte biek Asegarceko bigarren mailako Eskuz Banakako finalerdia jokatuko dute Iruñako Labrit pilotalekuan. Partida honetako irabazleak bigarren mailako txapela lortzeko hautagai izango da Aspeko finalistaren kontra jokatuko duen finalean.

Garaipen bana

Orain arte bi pilotariok bi aldiz egon dira aurrez aurre eskuz eskuko partida batean eta garaipen bana lortu dute. Lehendabizikoan Asegarceko Lau eta Erdiko Txapelketaren finalerdietako ligaxkan izan zen, hartan Retegi BIk 21 eta 22 irabazi zuen. Bigarrenean Txapelketa berbera honetako finalean izan zen eta orduan Arretxe II.ak txapela lortu zuen 22 eta 12 irabaziz.
Zalantzarik gabe norgehiagoka hunkigarri bat ikusteko aukera bikaina izango da hau, pilotari biak hil ala bizi aterako baitira garaipena lortzeko.
Partida hau Tele 5eko Fronton saioan ikusiko da arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

2019/03/22

Azken albisteak

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Bigarren aukera izango dute Donostian

2026/03/03

Bigarren aukera izango dute Donostian

Jaka-Iztueta eta Elordi-Zabaleta finalerdietako ligako lehenengo puntua eskuratzen saiatuko dira larunbatean Donostian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store