ARRETXE II.A “ILUSIOZ GAINEZKA NOA FINALA JOKATZERA”

Iker Arretxe eta Asier Berasaluze Labriten bildu dira gaur goizean larunbatean jokatuko duten bigarren mailako eskuz banakako finalerako pilotak aukeratzeko.
Arazorik ez da izan eta biak pozik geratu dira aukeratutako pilotekin.
Berasaluzerenak gehiago ibiltzen dira eta bizitsuagoak omen dira, nahiz eta Arretxerenak motelak ez izan.
Luzaidetarrak finala jokatzeko irrikitan dagoela aitortu du “Ilusio handia daukat finala jokatzearren eta larunbata noiz iritsi zain nago”. Partidari buruz zera esan du Ikerrek “Berak oso ondo sakatzen du eta tantua azkar bukatzen du. Ni sakeari eusten saiatuko naiz eta ondorengo piloteoan tantua luzatuko dut bukatzeko aukera ikusi arte. Asierren puntu ahula bere ezkerra da ez baita goi mailakoa”.

Arretxe II.a: 103,1-104 gramo.
Berasaluze IX.a: 105,4-103 gramo.

3. postu baliotsua

Belokik eta Gonzalezek jokatuko duten 3. eta 4. postuetarako neuketa ez da nolanahikoa. Datorren urteko txapelketarako balio handiko norgehiagoka da, hirugarren postua lortzen duenak aurtengo txapeldunordearen aurka jokatuko baitu finalaurdenetan. Laugarrenaz jabetzen denak aldiz, txapeldunaren kontra jokatu beharko du.
Labriten izandako pilota aukeraketa lasaia izan da eta bi protagonistak ados geratu dira otarrearekin.
Belokik hautatutako pilotak ondo dabiltza azpitik eta Gonzalezenek bote eta irteera gehiago dute.

Beloki: 105,1-104,4 gramo.
Gonzalez: 104,1-104,8.

2019/03/22

Azken albisteak

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

2026/03/27

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/24

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Joanes Bakaikoa akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/23

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Asier Agirre akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

2026/03/22

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

Bakaikoak 22-21 irabazi dio Senarri Zumarragako kanporaketan, eta toki bat izango du Buruz Buruko Txapelketan. Serie B Txapelketan, Rekalde final-zortzirenetan izango da Apezetxea II.ari 22-5 irabazi ondoren.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store