Eskuz banakako txapelketak bukatu dira -1.eta 2. mailan- eta bertan parte hartu duten pilotari esanguratsuenek ondo merezitako atseden bila hasi ziren bi finalak amaitu bezain laster. Joan den larunbatean Labriten 2. mailako finala jokatu zuen Iker Arretxek Julen Retegirekin batera leku ederra hartu zuen abiapuntutzat igandean bertan oporrak pasatzeko: Punta Cana, Errepublika Dominikarrean. Hori bai atsedena!
Bestalde, Aimar Olaizola okasio honetan ez da ehiza-oporretan izango erabateko atsedena hartzeari ekingo baitio Venezuelako Margarita Uhartean bere lagun batekin batera. Asegarce.com-etik bioi argazki ederrak ekar ditzaten eskatu diogu denoi inbidia sortarazteko. Datorren astean ikusiko ditugu.
2019/03/22
2025/12/20
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
2025/12/18
Binakako Txapelketako bigarren itzuliko partidak hurrengo herri eta hirietan jokatuko dituzte.
2025/12/14
Jaka-Iztuetak ezin izan dute garaipenarekin itxi Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia, eta bi punturekin jarraitzen dute sailkapenean. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
2025/12/13
Laso-Albisuk 22-17 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Nafarroa Arenan, eta Artola-Imazek 22-15 irabazi diete Zabala-Martijari Urretxun. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA