ARGOTE, URREZKO HASIBERRIA

Hilabete baino ez du eman profesionaletan eta datorren igandean Zarautzen izango den partida nagusian Patxi Ruizen kontra jokatuko du Argotek.
Asegarceko pilotariak Asier Olaizola eukiko du lagun eta Julen Retegi aurrelari aurkari gisa. Hasi berri den aztelariak aparteko estadistika lortu du profesionaletan daraman hilabete honetan: sei partiduetatik seiak irabazi ditu.

Asegarce.com-eko erredakzioa berarekin egon da solasean eta harri eta zur aurkitu dugu “Ez nuen inolaz ere espero. Profesionaletan pixkanaka pixkanaka joatea zen nere helburua, jokuan gustora aritzea ..
Orain arte ondo ibili naiz, partiduetan pilotaz gozatuz eta horrela jokatutako sei neurketetik seiak irabazi ditut. Zenbakiak baino ez dira eta seguru aldatuko direla. Patxi Ruizen kontra jokatzea …. uff, Patxi handietako bat da eta ustekabean harrapatu nau. Gaurtik iganderarte lan asko egin behar izango da eta partiduaren mailara egokitu behar izango naiz.”

ARGOTE, URREZKO HASIBERRIA

2019/03/22

Azken albisteak

Otsailaren 18an jarriko dira salgai 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

2026/02/10

Otsailaren 18an jarriko dira salgai 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

Otsailaren 18an, asteazkena, 14:00etan, jarriko dira salgai martxoaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak.

Asteburu honetan Eskirozek Mariezkurrena II.a ordezkatuko du, eta Peña II.ak Artola

2026/02/09

Asteburu honetan Eskirozek Mariezkurrena II.a ordezkatuko du, eta Peña II.ak Artola

Mariezkurrena II.ak eskuko mina du eta Eskirozek ordezkatuko du larunbat honetan Donostian. Eta Peña II.ak Artolaren ordez jokatuko du ostiralean Seguran.

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute 13. jardunaldia

2026/02/08

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute 13. jardunaldia

Laso-Albisuk 22-19 irabazi diete Zabala-Martijari Logroñoko Adarragan azken aurreko jardunaldiaren itxieran. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.

Jaka-Iztuetak galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Bilboko Deportivon

2026/02/07

Jaka-Iztuetak galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Bilboko Deportivon

Jaka-Iztuetak 22-18 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Bilboko Club Deportivon. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store