BIHAR LEHENENGO HITZORDUA SANMATEOTAN

Bihar, larunbatean, arratsaldeko 18:00etan Errioxako hiriburua pilotaz beteko duen Sanmateo Feria hasiko da. 2006ko Sanmateotako Torneoa Olaizola II-Otxandorena eta Bengoetxea VI-Patxi Ruizen arteko partida batekin zabalduko da. Bikote biak Zarautz Hiria Torneoaren finalean aurrez aurre egon ziren eta bertan Aimar Olaizolak eta Iñaki Otxandorenak 22-9 irabazi zuten.

Oinatz Bengoetxea: “lana ematen saiatuko gara”

Inolako zalantzarik gabe, biharko partidan, Oinatz Bengoetxeak, sasoian dagoen Olaizola II.ari zaila jartzeko asmoa du eta torneoko finalera hurbilduko duen garaipena lortzen saiatuko da.
Oinatz Bengoetxeak dioenez: “Torneoa zaila izango da guretzat final-erdiko ligaxkan torneoko bi bikote indartsuagoak izanen baitugu; Olaizola II-Otxandorena eta Titin III-Gonzalez, baina lana eman eta zaila jartzen saiatuko gara”

BIHAR LEHENENGO HITZORDUA SANMATEOTAN

2019-03-22

Azken albisteak

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

2026-04-28

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

2026-04-26

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

Larrazabalek 22-17 galdu du Zabalaren aurka Bilboko Deportivon, eta B multzoko pilotari guztiek Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako aukerei eusten diete.

Artolak sufritutako garaipena lortu du

2026-04-25

Artolak sufritutako garaipena lortu du

Artolak 22-19 gainditu du Peña II.a Durangon, eta lehenengo puntua eskuratu du.

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

2026-04-25

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

Amianok 22-17 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta Zubizarreta III.ak 22-11 gainditu du Senar Ataunen. Garaipen honekin, Amianok finalerdietara sailkatzea lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store