PATXI RUIZEK ADARRAGA TXUNDITU DU

Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruiz 2006ko Sanmateotako txapeldunak geratu dira jenez gainezka zegoen Adarraga pilotalekuan Xala eta Pascual 14 eta 22 mendean hartu ondoren. Pilotazaleak txundituta geratu dira Patxi Ruizen jokua ikusita eta kazetariek torneoko pilotaririk onena izendatu dute. Lizarrakoak bi eskuz izugarrizko zartadak eman ditu eta Pascual erabat baztertuta utzi du errebotean. Horretaz gainera kantxan erbien moduan ibili da eta ez du zulo bat ere estali gabe utzi.

Bengoetxea VI.a ia denetan sartu da airez eta tantu asko lortu arren bestetan ez du behar bezala asmatu.
Xalak partida ona egin du eta boleaz tantu asko lortu ditu baina aztelari aurkariaren boterearen eraginez ezin izan du gehiago egin.
Pascualek ahal den moduan defenditu du bere burua baina aurrean zeukan arerioak gailenduezina zirudien.

PATXI RUIZEK ADARRAGA TXUNDITU DU

2019/03/22

Azken albisteak

Altuna III-Ezkurdia Binakako Txapelketako finalerdietan izango dira

2026/02/19

Altuna III-Ezkurdia Binakako Txapelketako finalerdietan izango dira

Altuna III-Ezkurdiak 22-12 gainditu dituzte Zabala-Martija Tolosan jokatu duten hirugarren eta laugarren sailkatuen arteko playoffean eta finalerdietarako sailkatu dira.

Dagoeneko salgai daude 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

2026/02/18

Dagoeneko salgai daude 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

Eguerdiko 14:00etan jarri dira salgai martxoaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak.

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako finalerdietara sailkatu dira

2026/02/17

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako finalerdietara sailkatu dira

Peña II-Salaverri II.ak 22-20 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Tolosan jokatu duten hirugarren eta laugarren sailkatuen arteko playoffean. Bosgarren eta seigarren sailkatuen arteko partidan, Amiano-Eskirozek irabazi dute, eta larunbatean Salaberria-Gaskueren aurka jokatuko dute finalerdietako azken txartela lortzeko borrokan.

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

2026/02/16

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

Laso-Albisuk 22-20 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Beotibar koloretsu batean Tolosako inauterietako astelehenean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store