Agirre eta Galarza V.a aukeraketa luze batetan murgildu dira gaur goizean iruñeko Labrit pilotalekuan lau eta erdiko txapelketako beren kanporaketan. Trafiko arazo bategatik Juan Mª Juaristi, pilota hautatzailea, berandu iritsi da eta horrek aukeraketaren hasiera atzeratu du. Ondoren bi enpresek eskainitako pilotak egokiak ez zirelakoan gehiago eskatu du hautatzaileak eta bigarren aukeraketa egin behar izan da. Azkenean bi pilotariok nahi zutena aurkitu dute Galarza V.arenak biziagoak suertatu direlarik.
Agirre: 104,-104 gramo. Galarza V: 104,1-104,6 gramo.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA