FRONTON SAIOAK AUDIENTZI ERREKORRA APURTU DU

Iragan larunbatean Ogetan jokatutako Mtz. de Irujo eta Olaizola II.aren arteko neurketa FRONTON saioaren 2006an gehien ikusi den partidua izan da. Euskal Erkidego Autonomoan atera dren zenbakiak apartak izan dira: ikusleen ehuneko 33,2ak ikusi zuen partidua.

Larunbatean telebista piztu zuten hiru pertsonetatik batek Fronton ikusteko egin zuen. Meritua partiduaren bi protagonisten izan zen: Mtz. de Irujo eta Olaizola II.a. Lau eta Erdiko ligaxkan heurek egin zuten partidu ikusgarriak txundituta utzi zituen pilotazaleak .

Nahiz eta Mtz. de Irujok hasierako abantaila handia lortu ikusleak FRONTON saioarekin lotuta geratu ziren ziurrenik Olaizola II.ak erreakzioa gauzatu zuelakoan. Bi pilotariek egin zuten goi mailako neurketak pantailako kuota ehuneko 31,5ra igotzea lortu zuen. Ordu bete eta minutu bat iraundu zuen norgehiagokak ikusleen arreta ehuneko 33,2ra iristea eragin zuen.
Datu hauek bi pilotari hauen erakargarritasun handiaren islada garbia dira, izan ere eskuz banaka zein binakako finalen zenbakien parean daude.

2019/03/22

Azken albisteak

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

2026/03/22

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

Bakaikoak 22-21 irabazi dio Senarri Zumarragako kanporaketan, eta toki bat izango du Buruz Buruko Txapelketan. Serie B Txapelketan, Rekalde final-zortzirenetan izango da Apezetxea II.ari 22-5 irabazi ondoren.

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

2026/03/21

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

Peña II.ak eta Salaverri II.ak 22-18 galdu dute Murua-Gabirondoren aurka Bergaran jokatutako finalean.

Buruz Buruko 2026 Txapelketako tokiak eta datak

2026/03/20

Buruz Buruko 2026 Txapelketako tokiak eta datak

Igande honetan hasiko da kanporaketa fasea Zumarragan, eta final-zortzirenak apirilaren 3an hasiko dira Bastidan.

Peña II-Salaverri II.a eta Murua-Gabirondo Binakako Serie B Txapelketako txapelaren lehian arituko dira

2026/03/18

Salaverri II.ak, eskuko mina gaindituta, eta Peña II.ak, Murua-Gabirondoren aurka jokatuko dute larunbat honetan Bergaran

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store