OLAIZOLA II: “BARRIOLAK LEHENGO PILOTARI ONA IZATEA LORTU DU”

Olaizola II.ak eta Abel Barriolak bat egin dute Tolosako Beotibarren datorren igandean Lau eta Erdiko txapelketako partiduan erabiliko dituzten pilotak aukeratzeko. Bi pilotariak gustora geratu dira eta Aimarrek berak gustoko dituen pilotak hartu ditu, hots, frontisetik gutxi atera eta azpitik ondo ibiltzen direnak. Barriolak jokatzeko moduko pilotak bereiztu ditu. Prentsaurrekoan izan dira biak eta hauexek dira beren adierazpenak.

Barriola:
“Aimar faboritoa da baina ez diot garrantzi berezirik ematen. Gu biok afizionatu garaietatik elkar ezagutzen dugu, hortaz, igandean ez da sekreturik izango. Ligaxkari buruz esan behar dut aurreko urteetan baino gogorragoa ikusten dudala. Emaitzak orekatuak izan dira eta ikusi da Aimar ez dela garaituezina”.

Txapela garesti dago

Olaizola II:
“Abelek lehengo goi mailako pilotaria dela argi erakutsi du ligaxka honetan. Nik aurkezpenean eskuak sendatuta izanez gero Abel aurkari arriskutsua izango litzatekeela esan nuen.
Partiduan luze jokatuko dut eta nere ustez gogorra izango da. Barriolaren pilotakada biziei eusten jardungo naiz. Abel ligaxka honetako pilotari ezberdina da; atzelaria da baina defensta ona dauka eta ondo moldatzen da distantzian.
Nik uste dut ligaxka hau besteak bezalakoa da. Iaz partidu bat galdu nuen eta gainerako biak irabazi nituen. Txapela eskuratu nahi duen edozeinek gogor lan egin eta sufritu behar du.
Mtz. de Irujoren kontrako partidatik ondorioak atera ditut”.

Barriola: 104,3 – 104 g.
Olaizola II: 105,8 – 105,5 g.

2019/03/22

Azken albisteak

Jaka-Iztuetak garaipenarekin itxi dute 5. jardunaldia

2025/12/22

Jaka-Iztuetak garaipenarekin itxi dute 5. jardunaldia

Jaka-Iztuetak 22-21 irabazi diete Arrasaten P.Etxeberria-Rezustari, eta hirugarren puntua eskuratu dute.

Laso-Albisuk lidergoa sendotu dute

2025/12/21

Laso-Albisuk lidergoa sendotu dute

Laso-Albisuk 22-11 irabazi diete Elordi-Zabaletari Gernikan, eta lehen postua sendotu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.

Artola-Imazek garaipena lortu dute Donostian

2025/12/20

Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.

Oharra EPEL – Biharko Lekeition aurreikusitako jaialdia Gernikako Santanape pilotalekuan egingo da

Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store