BION GUSTOKO MATERIALA FINALERAKO

Mtz. de Irujok eta Barriolak bat egin dute gaur eguerdian Ogeta pilotalekuan datorren igandeko finalerako materiala aukeratzeko.
Bi pilotariok saskian zegoen materiala mirestu dute eta pozik geratu dira.
Prentsaurrekoan honelaxe mintzatu dira:

Mtz. de Irujo
-“Abelena baino materiala biziagoa hartu dut. Ondo ikusten dut Barriola; indartsu dabil, pilotari abiadura ematen dio eta tantua bukatzen badaki.
Biok dakigu 4 1/2an jokatzen. Sufritzen egongo naizela badakit baina nere erritmo gogorra jartzera irtengo naiz”.

Barriola
-“Frontisetik gutxi irten baina azpitik ondo dabiltzan pilotak bereiztu ditut. Pilotakada gutxiko baina gogorra izango den partida izango delakoan nago. Txorkatila ondo daukat ez da inolako arazorik izango finalean”.

Mtz. de Irujo: 103,3 103,3 g.
Barriola: 103,4-103,5 g.

Patxi Usobiagari omenaldia

Bestalde esan, Eskupilota Enpresen Ligak kirol eskaladan Munduko Txapeldun geratu berri den Patxi Usobiaga giuzkoarrari omenaldi bat egingo diola finala hasi baino lehen.

BION GUSTOKO MATERIALA FINALERAKO

2019-03-22

Azken albisteak

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

2026-04-20

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

Gaur jarri dira salgai San Fermin 2026 Torneorako sarrerak. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

2026-04-19

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

Lasok 22-8 irabazi dio Jakari Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta lehenengo puntua poltsikoratu du. Serie Bn Egiguren V.ak Rekalde gainditu du.

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

2026-04-18

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

Peña II.ak 22-17 galdu du Zabalaren aurka Iruñeko Labriten, eta ezin izan du lehenengo puntua eskuratu. Serie Bn Amianok 22-8 gainditu du Zubizarreta III.a.

Dariok bigarren puntua eskuratu du

2026-04-17

Dariok bigarren puntua eskuratu du

Dariok 22-8 irabazi dio Altuna III.ari Gernikan, final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldian. Serie Bn Agirrek min hartu du eta partida utzi behar izan du Alberdi II.aren aurka 6-3 irabazten ari zenean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store