Txapelketa gogor egiten ari zaie Olaizola eta Belokiri. Asegarceko bikoteak bestelako irudia eman du gaur Bergaran Mtz. de Irujo eta Goñi III.aren aurkako partidan nahiz eta 22-17 galdu. Chafee eta Eulateren kontrako neurketan egin ez zuten bezala gaur konpenetrazio gehiago, kantxan kokapen ona eta eurek duten armak argi erakutsi dituzte.
Olaizolak Mtz. de Irujo txapagainekoz zigortu du eta gainera airea kendu dio. Belokik lehen zatian ondo jokatu du baina azken txanpan ezker eskua minduta zuela eta ez da behar bezala aritu.
2019/03/22
2025/12/21
Laso-Albisuk 22-11 irabazi diete Elordi-Zabaletari Gernikan, eta lehen postua sendotu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.
2025/12/20
Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA