Leiza eta Zearra bikote bizkaitarrak bigarren garaipena lortu du aurtengo binakako txapelketan eta gaur Zornotzan jokatu duten partidua ikusita serio dabiltzala argi geratu da. Gonzalez eta Pascuali 10-22 irabazi diete landutako eta tantu ederretaz beteriko neurketan. Leiza izan da protagonista garbia. Lemoarrak 8 tantu lortu ditu, gantxu, txapagaineko eta paradetan eta horretaz gainera bere ohiko defentsa bikaina erakutsi du. Zearra aldiz oso seguru ibili da eta huts dexente egin duen Pascual bati arazo handirik gabe aurre egin dio. Gonzalez ez da erasoan behar bezala sartu eta neurketaren ardura bere lagunari pasatu dio.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA