OLAIZOLA II.A ” GONZALEZ PILOTARI ARRISKUTSUA DA OSO”

Aimar Olaizolak eta Sebastian Gonzalezek gaur eguerdian bat egin dute Iruñeko Labrit pilotalekuan 300 pilotatzale eta makina bat kazetari bertan zirela datorren larunbatean jokatuko duten Eskuz Banaka Txapelketako finalaurrekorako pilotak aukeratzen.
Biak konforme geratu dira eta pilotak “onak” direla aipatu dute ondoren egin den prentsaurrekoan.
Hauexek dituzue adierazpen interesgarrienak.

-Olaizola II.a
“Azkar topatu dut nahi nuen materiala. Hartu ditudan pilotak behetik arin ibiltzen diren pilotak dira.
Larunbateko partidua zaila izango da. Gonzalez pilotari arriskutsua da oso; indartsua da, airezko sotamanoa eta bolea bikainak ditu, eremate egiteko sena du eta fisikoki aparta da. Berarekin jokatu ditudan azken neurketetan ondo joan zait baina partida bakoitzak bere historia du.
Estrategiari buruz zera esango dut; buruz buru jokatzerakoan ondo sakatu, piloteoan nagusitu eta tantua bukatzea da sekretua. Hori ondo ez badut egiten ba errematatzera joango naiz.
Beraren osasun egoera ez omen dela ona esan du berak, baina larunbaterarte denbora badago eta egun horretan ondo bada partidu zaila izango da”.

-Gonzalez
“Gau txarra pasatu dut, ez dut apenas lo egin, sukarrarekin egon naiz eta gastroenteritis dela ematen du.
Hala eta guztiz ere ilusio handiz nabil. Hirugarren finalaurrekoa da eta aurten txapela lortzeko aukeraren atzean nabil. Badakit partiduan kriston paliza emango diot nere buruari baina osasunez ondo banago hil ala bizi aterako naiz.
Aimar hotza da, azeri moduan jokatzen du; hasieran piloteoan aritu eta ez bazaio ondo joaten estrategiaz aldatzen du eta airez sartzen da berehala.
Materialari buruz ona dela esan behar dut. Uste dut Aimar lehen baino pilota baxuagoak hartzena ari dela, agian eskubiko besoak indarra galdu duelako.
Beti bezala Aimarren kontra jokatu ditudan partiduen bideoak errepasatzen egon naiz”.

Olaizola II: 105,6-104,9 g.
González: 103,1-104,6 g.

2019/03/22

Azken albisteak

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

2025/11/06

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

Hitzarmen honek esku-pilota profesionala hurbilduko du Errioxara, eta gutxienez 9 jaialdi egingo dira bertan datorren urtean.

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

2025/11/05

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

Altuna III.a eta Ezkurdia 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira igande honetan Arrasaten.

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

2025/11/04

Senar eta Amiano nor baino nor arituko dira larunbat honetan Irunen 4 1/2 Serie B Txapelketako txapela lortzeko.

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

2025/11/04

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

Belauneko lesioa gaindituta, Unai Lasok Irungo jaialdiko lehen partidan jokatuko du larunbat honetan.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store