BINAKA TORNEOA ETA PARTIDA BEREZIA DONOSTIAKO PILOTA FERIAN
2019/03/22

Eguerdiko 12:00 etan eta Donostiako Gobernuko Batzarreko aretoan 2007ko Eskupilotako Donostia Hiria Torneoa- El Diario Vasco Saria aurkeztu da komunikabideen aurrean.
Torneoan parte hartuko duten Asegarceko bikoteak honako hauek dituzue: Olaizola I-Patxi Ruiz eta Olaizola II-Begino.
Aspekoak berriz, Titin III-Eulate eta Xala-Goñi III.a dira.
Aipatu beharra dago bi enpresen pilotariek osatutako bikotea bat dugula, bi leitzarrena hain zuzen ere, Bengoetxea VI.a eta Barriola. Bikote honek ere torneoan esku hartuko du.
Torneoaz aparte partidu berezi bat izango da, hau da, Olaizola II.a-Olaizola I.ak eta Titin III.a-Mikel Goñik elkarren kontra jokatuko dutena.
Torneoa berau abuztuaren 23, 24, 29 eta 31eguntean jokatuko da, neurketa berezia 29 izango delarik.