DIAZ VS. ARGOTE, KAIOLAKO BI MAISUEN ARTEKO LEHIA

Ostiral honetan 20:30etan Muskizko Donibane pilotalekuan Promozio Lau eta Erdiko BBK txapelketaren barruan Diaz eta Argotek ikusmin handia sortu duen partida jokatuko dute.
Asegarceko bi pilotariek txapelketa borobila egin dute orain arte aurkari guztiak menderatuz.
Diazek Iza, Olazabal eta Olaetxea gainditu ditu eta Argotek berriz Belloso, Uriarte eta Apezetxea aurretik eraman ditu.

Diazen kasua erabat ikusgarria da; denboraldi honetan jokatu dituen mota guztietako lau eta erdiko 10 partiduetatik, 9 irabazi ditu. Santakarako pilotariak kaiolan maisua dela erakutsi du baina Muskizko partiduaren aurrean zuhur agertzen da “Argote bestelako mailan jokatu ohi du eta piloteo luze ekiteari ohituta dago. Nik motzean jokatu behar dut bera mugituz”.

Estadistika bikainak

Jokin Argotek lau eta erdian askoz ere patidu gutxiago jokatu ditu baina emaitza ona du Zarauztarrak: lehiatu den lau partiduetatik 3 irabazi ditu guztiak txapelketa honetan. Bere ustez “Partida zaila da. Ez dut bere partidurik ikusterik baina esan didate oso ondo dagoela. Aurrelari denez distantzia honetan hobeago moldatzen da, beraz, nik luze jokatu behar dut bere aire jokua sahiesteko”.

Biak Donibane pilotalekura joan dira pilotak hautatzera eta inolako arazorik gabe pisu honetako larruak hartu dituzte.

Diaz: 103,5-104,8 g.
Argote: 104,4-103,6 g.

Partidua LOCALIA telebistetako kateak eskainiko du larunbatean 20:00etan.

2019/03/22

Azken albisteak

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

2025/11/06

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

Hitzarmen honek esku-pilota profesionala hurbilduko du Errioxara, eta gutxienez 9 jaialdi egingo dira bertan datorren urtean.

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

2025/11/05

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

Altuna III.a eta Ezkurdia 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira igande honetan Arrasaten.

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

2025/11/04

Senar eta Amiano nor baino nor arituko dira larunbat honetan Irunen 4 1/2 Serie B Txapelketako txapela lortzeko.

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

2025/11/04

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

Belauneko lesioa gaindituta, Unai Lasok Irungo jaialdiko lehen partidan jokatuko du larunbat honetan.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store