BIGARREN MAILAKO FINALERAKO PILOTA AUKERAKETA

Diaz eta Argotek bat egingo dute asteazken honetan 11:30etan Tolosako Beotibar pilotalekuan datorren larunbatean Promozio Lau eta Erdiko BBK Txapelketako finalean erabiliko dituzten pilotak hautatzeko.

Bengoetxea VI.ak haustura du

Joan den igandean Lizarran jokatu zuen partiduan Bengoetxea VI.ak ezker eskuko laugarren hatzeko lehen falangean haustura finkoa jasan zuen. Mugitu ahal izateko bendaje bat ezarri diote eta 2-3 aste izango da bajan.

Bestalde, joan den ostiralean Gipuzkoa poliklinikan Ander Letamendia sendagileak ebakuntza egin zion Olaetxeari ezker eskuko hirugarren, laugarren eta bostgarren hatzetan odol zirkulazio arazoak konpontzeko.
Bi hilabetez bajan izango da.

2019-03-22

Azken albisteak

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

2026-04-28

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

2026-04-26

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

Larrazabalek 22-17 galdu du Zabalaren aurka Bilboko Deportivon, eta B multzoko pilotari guztiek Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako aukerei eusten diete.

Artolak sufritutako garaipena lortu du

2026-04-25

Artolak sufritutako garaipena lortu du

Artolak 22-19 gainditu du Peña II.a Durangon, eta lehenengo puntua eskuratu du.

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

2026-04-25

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

Amianok 22-17 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta Zubizarreta III.ak 22-11 gainditu du Senar Ataunen. Garaipen honekin, Amianok finalerdietara sailkatzea lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store