Olaizola II.ak eta Zearrak aukera gutxi izan dute gaur Labriten garaitu ezinak ziruditen Gonzalez eta Barriolaren kontra eta 11-22 galdu dute. Asegarcekoek zulo gabeko aurkariak euki dituzte aurrean eta nahiz eta txapeldunak zortzi tantu eskuratu ez da nahikoa izan partiduari aurre egiteko. Zearra txukun aritu da bere tokian baina partiduaren zati gehienean Barriolaren bizkarra euki du aurrean. Barriola izan da partiduaren onena. Leitzarrak airea kendu dio Olaizolari, pilota baztertu dio Zearrari eta ez du huts bakar bat egin. Gonzalezek, ohi egin duenaren alderantziz, 2 huts baino ez ditu egin eta Abelen nagusitasunari esker aukera guztiak aprobetxatu ditu.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA