OLAIZOLA II.A “EZ DITUT ZENBAKIAK EGIN”

Olaizola II.a-Mendizabal II.a eta Titin III.a-Laskurain bikoteek pilotak hautatu dituzte datorren larunbatean Labriten jokatuko den binakako txapelketako partidurako.
Ez da arazorik izan eta bi bikoteak konforme geratu dira.
Hauexek dira heuren adierazpenak.

-Olaizola II
“Partidu zaila izango da. Oso bikote arriskutsua da. Gustora nabil Oierrekin. Ni saiatzen naiz ahalik eta gehien bera laguntzen. Txapelketetan aurrelariek tantua egiterakoan lan gehiago egiten dute bestelako partiduetan ez bezala. Ez ditut zenbakiak egin partiduz partidu joan behar delako”.

-Mendizabal II
“Pozik nago jokatzen ari naizen txapelketarekin. Trankil noa eta gainera une zailetan Aimarrek asko laguntzen nau”.

Mendizabal II.a, lasai

-Titin III
“Txapelketa ez da oraindik bideratuta. Oraindik lau partida geratzen dira eta dauden bikote guztiek aukera dituzte. Heurek hasiera kaskarra egin zuten baina orain irabazten bagaitu gure parean jarriko dira. Laskurainen jokuak ez nau ustegabean harrapatu, lehen ere nor den erakutsi zuen eta”.

-Laskurain
“Eroso nabil, lasai. Partidu garrantzitsuak direla badakit baina oso zentratuta nago. Eskuak ere ondo doaz”.

Olaizola II-Mendizabal II: 105-103,7-106 g.
Titin III-Laskurain: 105,2-104,9-104,4 g.

OLAIZOLA II.A “EZ DITUT ZENBAKIAK EGIN”

2019/03/22

Azken albisteak

Peña II-Imazek P.Etxeberria-Rezusta gainditu dituzte Tafallan

2026/02/07

Peña II-Imazek P.Etxeberria-Rezusta gainditu dituzte Tafallan

Peña II-Imazek 22-20 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Tafallan, eta Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-18 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Amorebieta-Etxanon. Serie Bn Senar-Ugartemendiak eta Amiano-Eskirozek irabazi dute.

Ostiralean jarriko dira salgai Binakako Serie B Txapelketako finalaurrekoetarako sarrerak

2026/02/04

Ostiralean jarriko dira salgai Binakako Serie B Txapelketako finalaurrekoetarako sarrerak

Dagoeneko zehaztuta daude otsailaren 27an hasiko diren Binakako Serie B Txapelketako finalerdien tokiak eta datak.

Peña II-Imazek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka

2026/02/01

Peña II-Imazek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka

Peña II-Imazek 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute.

Jaka-Iztuetak eta Laso-Albisuk puntu berri bana eskuratu dute Binakakoan

2026/01/31

Jaka-Iztuetak eta Laso-Albisuk puntu berri bana eskuratu dute Binakakoan

Jaka-Iztuetak 22-12 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Idiazabalen, eta Laso-Albisuk 22-17 gainditu dituzte Elordi-Zabaleta Gernikan. Serie Bn Senar-Ugartemendiak eta Dario-Lozak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store