FINALAURDENETAKO ASEGARCEKO PILOTARIETATIK, PATXI RUIZ BETERANOENA

Datozen egunetan eskuz banakako txapelketako finalaurdenetan parte hartuko duten Asegarceko lau pilotarietatik eskuz banakan Patxi Ruiz dugu beteranoena. Lizarrako pilotariak 1999ko martxoren 21ean txapelketa jokatzeari ekin zion Lizarra pilotaleku zaharrean Balerdiri 22-12 irabaziz.
1999-2008 tartean Patxik 24 aldiz hartu du parte txapelketan, 15 garaipenekin, hau da, %eko 62 garaipen.

Jarraian, Olaizola I.a agertzen zaigu. Asierrek urte bereko martxoaren apirilaren 24an jokatu zuen estraineko partida Lekunberrin. Bertan Berna gainditu behar izan zuen 21-22. Goizuetako pilotariak 21 partehartze dauzka 12 irabazita, hots, %eko 57a.

Txapeldunak, zenbaki onenak

Asierren anai txikiak, Olaizola II.a, beranduago hasi arren, partidu gehiago jokatu du 25 neurketekin. Aimar 2000eko martxoaren 19an Esainen gainetik pasa zen Naxeran 7-22 irabaziz. Eskuz banaka txapeldunak 17 partidu irabazi ditu, %eko 68a alegia.

Azkenik, goazen Leitzako txikiarekin. Bengoetxea VI.a Asegarceko pilotari haun artean hasiberria dugu 2004urtean banaka jokatzeari ekin baizion. Hartan Eugiren kontra jokatu zuen Tolosan eta amore eman behar izan zuen 22-12 emaitzaz. Oinatzek 8 partida jokatu ditu eta horietatik 4 irabazi ditu, hau da, %44.a

Mendizabal II.a, baja
Oier Mendizabal II.ak ez du Iruñean larunbatean jokatuko gripeak jota dagoela. Sukarra dauka, faringitisa eta bost egunetako iraupena izango du.

2019/03/22

Azken albisteak

Otsailaren 18an jarriko dira salgai 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

2026/02/10

Otsailaren 18an jarriko dira salgai 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

Otsailaren 18an, asteazkena, 14:00etan, jarriko dira salgai martxoaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak.

Asteburu honetan Eskirozek Mariezkurrena II.a ordezkatuko du, eta Peña II.ak Artola

2026/02/09

Asteburu honetan Eskirozek Mariezkurrena II.a ordezkatuko du, eta Peña II.ak Artola

Mariezkurrena II.ak eskuko mina du eta Eskirozek ordezkatuko du larunbat honetan Donostian. Eta Peña II.ak Artolaren ordez jokatuko du ostiralean Seguran.

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute 13. jardunaldia

2026/02/08

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute 13. jardunaldia

Laso-Albisuk 22-19 irabazi diete Zabala-Martijari Logroñoko Adarragan azken aurreko jardunaldiaren itxieran. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.

Jaka-Iztuetak galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Bilboko Deportivon

2026/02/07

Jaka-Iztuetak galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Bilboko Deportivon

Jaka-Iztuetak 22-18 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Bilboko Club Deportivon. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store