OLAIZOLA I: “SOTAMANOZ OINATZEK MENPEAN HAR ZAITZAKE”

Asier Olaizolak eta Oinatz Bengoetxea VI.ak 200 personen ingururen aurrean Labriten topo egin dute eguerdian larunbat honetan jokatuko duten finalerdirako materiala hautatzeko.
Biak konforme geratu dira eta ez da inolako arazorik izan.

Bertan Olaizolak esan du Bengoetxea VI.a pilotari ezerosoa dela bere sotamanoz erasora pasa bait daiteke. Gainera Oinatzek sakatzaile ona dela ere aipatu du eta hori dela eta bera errestotan entrenatu da.

Bengoetxea I.ak materialarekin konforme dagoela esan du eta larunbateko partidura begira baikor sentitzen du bere burua. Leitzako pilotariak irabazteko aukerak dituela gaineratu du.

Olaizola I

Bengoetxea VI
Olaizola: 105,5 – 106,6 g.
Bengoetxea VI: 105 – 104,5 g.

Villamedianan ere bai

Arratsaldez Arretxe II.ak eta Retegi BIk ostiralean jokatuko duten bigarren mailako finalerdirako pilota aukeraketa egin da bakoitzak bere aita-ahokularia alboan izan dutela.
Arretxe II.ak 105 eta 105,7 gramoko eta nahiko indartsuak diren bi pilotak hautatu ditu eta Retegi BIk, aldiz 103,7 eta 104,3 gramoko larruak bereiztu ditu, maneiatzeko errazagoak diranak hain zuzen ere.

Ultimas Noticias

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

2026-03-31

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

2026-03-29

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

2026-03-28

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

2026-03-27

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store