RETEGI BI, BIGARREN MAILAKO FINALERA

Julen Retegik bigarren mailako eskuz banakako txapelketako finalerako txartela eskuratu du errioxako Villamediana de Ireguako frontoian Arretxe II.ari 18-22 mendean hartu eta gero.
Partida bikain suertatu da, bi pilotariak zeukaten dana kantxan eman eta jokaldi eder pilo bat eginez.

Hasieran Retegi BIk pilota asko gozatu ditu eta piloteoan erraz menperatu du Iker. Ondoren Arretxe II.ak estrategiaz aldatu du eta bere erremate jokua atera du neurketa berdinduz. Hala eta guztiz ere azken txanpan Julenek nekeak hartuta zegoenez txapagainekoekin arriskatu du eta lortu dituen bi sakeei esker 22ra heldu da.
Retegi BIk igandean Eibarren izango den Larralde eta Urrizelkiren arteko neurketaren irabazlearekin jokatuko du finalean.

RETEGI BI, BIGARREN MAILAKO FINALERA

2019/03/22

Azken albisteak

Abuztuaren 24an hasiko da Donostia Hiria Torneoa 2025

2025/07/28

Abuztuaren 24an hasiko da Donostia Hiria Torneoa 2025

Torneoa abuztuaren 24an, igandean, hasiko da eta finalak 29an jokatuko dira. Edizio honek bi lehiaketa paralelo hartuko ditu: Serie A eta Serie B.

P.Etxeberria-Mariezkurrena II.ak beste puntu bat lortu dute CaixaBank Mastersean

2025/07/26

P.Etxeberria-Mariezkurrena II.ak beste puntu bat lortu dute CaixaBank Mastersean

P.Etxeberria-Mariezkurrena II.ak 22-4 irabazi diete Ezkurdia-Iztuetari Elizondon, CaixaBank Masterseko bigarren jardunaldian. Serie Bn, Dario-Eskirozek 22-6 gainditu dituzte Murua-Morgaetxebarria.

Altuna III-Imazek bigarren garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

2025/07/25

Altuna III-Imazek bigarren garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

Altuna III-Imazek 22-12 irabazi diete Elordi-Albisuri Ermuan, CaixaBank Masterseko bigarren jardunaldiaren hasieran. Serie Bn, Zubizarreta III-Bikuñak 22-16 gainditu dituzte Peña II-Gabirondo.

Abuztuaren 19an hasiko da Bilboko Aste Nagusia 2025 torneoa

2025/07/22

Abuztuaren 19an hasiko da Bilboko Aste Nagusia 2025 torneoa

Torneoa abuztuaren 19an, asteartean, hasiko da eta finalak 22an jokatuko dira. Edizio honek bi lehiaketa paralelo hartuko ditu: Serie A eta Serie B. Abuztuaren 18an Bizkaia Torneoko finala jokatuko dute Sollube eta Oiz taldeek.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store