RETEGI BI: “TXAPELA IRABAZIKO BANU AMAK ERABAKIKO LUKE IRUÑEAN ALA ERATSUN JARTZEA”

Julen Retegik eta Iñaki Larraldek bat egin dute eguerdian Zornotzako Amorebieta IV. pilotalekuan datorren larunbatean jokatuko duten bigarren mailako eskuz banakako finalerako pilotak hautatzeko.
Asegarceko pilotariak 105,4 eta 105,6 gramoko pilotak aukeratu ditu, aurkaria baino irteera gehiagotxoak eta Larraldek aldiz 104,6 eta 104.5 pisukoak, ia Juenen antzekoak.
Eratsungo pilotariak berrogei bat sarrera erreserba egin ditu Apraiz, Arruti, Merino eta Arretxe II.a mendean hartzeak eraman duen finalerako.

Asegarce.com berarekin egon da solasaldian eta hauxe da kontatu diguna:

-Gustora materialarekin?
Arazorik ez. Nahi nuena aurkitu dut, pilota astunak eta eskuan ongi sartzen zaizkidanak.

-Estraineko banaka finala …
Beste bat jokatu nuen lau eta erdian 2005ean Arretxe II.aren kontra eta galdu egin nuen.

-Urdurik?
Egunotan ez, baina badakit egunak pasa ahala nere burua aldatzen hasiko da eta gaurtik aurrera ez ditut edozein telefonozko deia hartuko.

-Nola ikusten duzu partidua?
Oso zaila. Larralde pilotari arriskutsua da, erasokor, sake ona duena, eta boleaz erasora jotzen duenetarikoa.

-Abizenak baldintzatzen zaitu?
Nik nere zeregina daukat. Pilotan aritzen naiz eta ondo pasatzea gustatzen zait.

-Txapela irabaziko bazenu non jarriko zenuke, Iruñean ala Eratsunen?
Hori amak erabakitzen du. Hori garbi dago.

-Bukatzeko, nongoa jotzen duzu zure burua, Iruñekoa ala Eratsungoa?
Nik Eratsungo erraldoian daukat izena emanda , hortaz, Eratsungoa naiz.

2019/03/22

Azken albisteak

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

2025/11/05

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

Altuna III.a eta Ezkurdia 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira igande honetan Arrasaten.

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

2025/11/04

Senar eta Amiano nor baino nor arituko dira larunbat honetan Irunen 4 1/2 Serie B Txapelketako txapela lortzeko.

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

2025/11/04

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

Belauneko lesioa gaindituta, Unai Lasok Irungo jaialdiko lehen partidan jokatuko du larunbat honetan.

Amorebieta-Etxanok Pilota Pro Fest jaialdien edizio berri bat hartuko du

2025/11/04

Amorebieta-Etxanok Pilota Pro Fest jaialdien edizio berri bat hartuko du

Binakako 2026 Txapelketako partidak, musika, jokoak eta zozketak zaleen artean lau ostiraletan.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store