ARGAZKIAK EGIN ETA GERO, ATSEDENA HARTU BEHAR

Asegarceko pilotarien taldearen 2008-2009ko denboraldiko argazkia hala nola Astoreko kirol jantzien aurkezpena Enperatriz Zita Hotel Bainuetxeko egongela handietan egin da goizean.
Lekeitioko badia ikusgarria atzean zutela hogeitamabi pilotari eta sei teknikariak zintzo-zintzo azaldu dira kamararen aurrean.

Sesioa bukatuta eta eskolako eginbeharretatik aske, bertoko ikastetxetako dozenaka mutiko eta neskek hoteleko terraza hartu dute Bengoetxea VI.a txapeldunaren gainean amilduz, koadroko gainerako pilotariek ere boligrafo lan dexente egin behar izan dutelarik.

Bazkaldu baino lehen pilotari asko hondartzara joan dira txonbo bat egitera zein baloiari ekitera zalapartan, hondartzan zeuden makina bat lekeitxarri harridura sortaraziz.

2019-03-22

Azken albisteak

Laso Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da

2025-05-17

22-9 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian jokatutako finalerdian eta Buruz Buruko Txapelketatik kanpo geratu da. Bigarren finalista bihar Gasteizko Ogetan Artolak eta Larrazabalek jokatuko duten beste finalerditik aterako da

Agirrek eta Bakaikoak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2025-05-17

Agirrek eta Bakaikoak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Agirrek 22-4 irabazi dio Aldaberi, eta Bakaikoak 22-10 gainditu du Zubizarreta III.a Azkoitian jokatutako finalerdietan. Bi pilotariak aurrez aurre izango dira datorren larunbatean Iruñeko Labriten jokatuko duten finalean.

Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela egongo da jokoan igandean Gasteizko Ogetan

2025-05-14

Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela egongo da jokoan igandean Gasteizko Ogetan

Artola eta Larrazabal finalerako azken pasea lortzeko lehiatuko dira igande honetan Gasteizko Ogetan

Buruz Buruko Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du Donostiak larunbatean

2025-05-13

Buruz Buruko Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du Donostiak larunbatean

Laso eta Altuna III.a nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III.ean Buruz Buruko Txapelketako finalerako txartela eskuratzeko.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store

App Baiko en Apple Store