Olaizola II.ak zeukan 2007ko Sanferminetako lau eta erdiko titulua galdu du Barriolak 22-11 menderatuta eguerdian Labrit pilotalekuan jokatu den finalean. Goizuetako pilotariak ez du bere maila eman huts sako egin eta pilota gutxi gozatu duelarik. Gainera jokaldi askotan ez aurrera ez atzera ibili da eta kantxatik aterata izan balitz bezala ikusi zaio. Aurkariak partidu ona jokatu du unetan oro zegokiona eginez.
Eugik Labriteko pilotazaleen aurrean azken partidan esan behar da Agoizkoa txukun ibili dela. Bere berragerpenean Patxi Ruizen kolpean oraindik indarra falta zaiola agerian izan da.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA