Azken astetan pilotari batzu egon arren, Asegarceko erietxe husten hasi da. Aimar Olaizola gaur Agirrerekin batera entrenamendu motel xamar baten aritu da datorren astelehenean Kokaren kontrako partidurako sorbaldari azken ikutuak emateko.
Bestaldetik, Beloki II.ak, San Mateotan Aimarren antzeko lesioa zuena, datorren astelehenean berragertuko da programazioan.
Ibai Zabalak, adduktoretan kizkurgune bat euki zuen eta datorren astean entrenamenduei ekingo die.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA