Aimar Olaizolak eta Juantxo Kokak bat egin dute arratsaldez Tolosako Beotibar pilotalekuan datorren astelehenean jokatuko duten partidurako pilotak hautatzen.
Goizuetako pilotariak goizean egin du aproba eta arratsaldean esan du iganderarte itxarongo egingo dala erabakia hartzeko. Aimarrek handitze txiki bat dauka tendoian errekuperazioak sortuta baina “arazo handirik gabekoa” da Iñigo Simon medikoak esan duenez. Epe hori nahikoa izan daiteke handitze hori gainditzeko.
Juantxo Kokak esan du ilusio handiz jokatuko lukela partidua finalerdietan sartzeko aukera gehiago emango bait lizkioke. Aurkariari buruz aipatu du ehuneko ehunean oso zaila izango litzatekela irabaztea baina dagoen moduan izanda parada gehiago eukiko lituzkela Aimar menderatzeko.
Pisuak: Koka: 106,3 – 106,2 g. Olaizola II: 105,8 – 106,7 g.
2019/03/22
2025/12/20
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
2025/12/18
Binakako Txapelketako bigarren itzuliko partidak hurrengo herri eta hirietan jokatuko dituzte.
2025/12/14
Jaka-Iztuetak ezin izan dute garaipenarekin itxi Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia, eta bi punturekin jarraitzen dute sailkapenean. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
2025/12/13
Laso-Albisuk 22-17 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Nafarroa Arenan, eta Artola-Imazek 22-15 irabazi diete Zabala-Martijari Urretxun. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA