Atzo Tolosan jokatutako partiduan, Jokin Argotek ezin izan zuen bigarren mailako Lau t ´Erdi txapelketako finalaurdenetan Asegarceren erabatekoa gauzatu. Pilotari zarauztarrak 13-22 galdu zuen Cabrerizoren aurrean nerbioak arerio izan zuelarik. Ez zen distantziara ondo moldatu bai bere aurkaria ordea.
Hortaz finalaurreko ligaxkaren lehen jardunaldia honelaxe izango da: Mendizabal I.ak Olaetxearen kontra jokatuko du ostiralez Lantziegon eta Belloso eta Cabrerizo aurrez aurre egongo dira ostiralean ere Zegaman.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA