OLAIZOLA II.AK BASKEPENSIONES BBK MASTERRAREN TITULUARI EUTSI BEHARKO DIO

Aimar Olaizola II.a daukan 2007ko Baskepensiones BBK Masterraren titulua defendatzera aterako da aurten Bengoetxea VI.a -Eskuz Banakako Txapelduna-, anaia Asier, Barriola, Mtz. de Irujo eta Gonzalezen aurrean.

Txapelketa larunbat honetan hasiko da Iruñean Bengoetxea VI.a eta Gonzalezen arteko partiduaz, Telecincok zuzenean eskainiko duena hain zuzen ere. Neurketa honen irabazleak Mtz. de Irujorekin jokatuko du finalerdian.
Igandean Eibarren Olaizola I.a eta Barriola aurrez aurre izango dira finalaurdenetako bigarren kanporaketan. Lehia hau Euskal Telebistak erretransmitituko du. Irabazleak Olaizola II.arekin neurtuko ditu indarrak.
Finala 27an izango da zehazteke den pilotalekuan Telecincok zuzenean eskainita.

Eskupilota Ligaren bozeramaileek prentsaurrekoan berrikuntza bat sortuko dela esan dute. Berau hauxe da: sake egiterakoan pasa egiten bada ez da bigarren aukerarik izango falta izango baita.

BBK-k txapeldunari 18.000 euroko libreta emango dio eta txapeldunordeari 12.000koa.

Erradiografia Olaizola II.ari

Arratsalde honetan Tolosako La Asuncion klinikan erradiografia bat egin diote Olaizola II.ari Lau eta Erdiko finalean ezker eskuko bostgarren hatzamarrean jaso zuen kolpearen ondorioak aztertzeko. Lehen haustura zeukala esan arren, Asegarceko pilotariak luxazio bat baino ez dauka eta datozen egunetan babesarekin jarraituko beharko duela.

Bestalde, Aratz Mendizabalek eta Mikel Olaetxeak bat egin dute eguerdian Tolosako Beotibar pilotalekuan larunbatean jokatuko duten BBK Promozio Lau eta Erdiko finaleko pilotak hautatzen. Biak konforme geratu dira eta bi loteak alderatuz, Olaetxearena biziagoa omen da.
Mendizabal:: 105,3 y 104,5 gramos.
Olaetxea: 105,8 – 105,9 gramos.

2019/03/22

Azken albisteak

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

2026/03/11

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

Laso-Albisu eta Elordi-Zabaletak Binakako Txapelketako azken finalerdia jokatuko dute igande honetan Logroñoko Adarragan. Irabazten dutenak finalerako sailkatuko dira.

Tolosak finalerdietako azken jardunaldia irekiko du

2026/03/10

Jaka-Iztueta eta Altuna III-Ezkurdiak Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldia irekiko dute.

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

2026/03/10

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

Pelota Pro Ligak pilota profesionaleko epaileak bildu ditu bilera tekniko batean, irizpideak bateratzeko eta araudian egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store