Olaizola II.ak eta Mendizabalek garaipena lortu dute Hernaniko frontoian Berasaluze VIII.a eta Belokiren kontrako partiduan. 22-16 bukatu da boladaz joan den partidua Olaizola II.a onena suertatu dela.
Zortzi eta huts jarri dira gorriak baina Berasaluzek VIII eta Belokik partiduari eutsio diote 8-7ra helduz. Goizuetako aurrelariak neurketaren aginteari ekin dio eta bere markako jokaldietaz -gantxu, txapagainekoz- 17 eta 10ko abantaia lortu du.
Pablo Berasaluzek ez du amore eman eta sake rematez eta paradaz egindako tantuen bitartez 17-16 markadorean ipini du publikoarengan emozioa sortaraziz. Azken txanpan Berrizko pilotariak ez du zorte handirik eta gorriak 22ra joan dira.
2019/03/22
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
Elordi-Zabaletak 22-21 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari eta bosgarren puntua eskuratu dute sailkapen ligan. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute.
2026/01/08
Iñaki Artolak Serie An, eta Iraitz Zubizarretak Serie Bn, ez dute jokatuko larunbat honetan Etxebarrin
Esku Pilota Enpresen Ligak erabaki berriak hartu ditu.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA