KIROLTASUN SARIA EZARRI DUTE ESKUZ BINAKAKO TXAPELKETAN

EPELen 2010eko Eskuz Binakako Txapelketa Donostiako kubo kutxa aretoan komunikabideen aurrean aurkeztu da eguerdian eta aurtengo edizioan berri esanguratsu bat jakinarazi da: kiroltasun saria.

Kutxak eta Esku Pilota Enpresen Ligak txapelketako pilotari bati emango diote trrofeo hau honako irizpideak kontutan izanda: aurkariarekin erabateko errespetuz neurtzea, egun gizartean balio garrantzitsuak gordetzen duen jokaera eskaintzea eta pilotariak komunikabideen aurrean daudela ikusita behar bezalako irudia azaltzea.
Aurkezpenean jakinarazi zuten beste datu berria zera da: sakea egiterakoan pasa izatekotan falta izango da. Gogoratu behar da arau hau BBK Mastersean ezarri zutela.

Kirol alorrean hauexek dira enpresek lehian ipiniko dituzten bikoteak:
Olaizola II.a-Mendizabal II.a, Olaizola I.a-Patxi Ruiz, Bengoetxea VI.a-Beloki eta Berasaluze VIII.a-Begino arituko dira Asegarceren aldetik eta Titin III.a-Pascual, Mtz. de Irujo-Beroiz, Xala-Zubieta eta Gonzalez-Laskurain bikoteek Asperen aukerak defendituko dituzte.
Txapelketako sistima honako hau izango da: bi bueltako finalaurdenetako liga bat eta ateratzen diren lau onenak finalaurrekoetako ligaxkan arituko dira finalean sartzeko.

Txapelketako egutegia “Txapelketak” sailean ikus daiteke.

2019-03-22

Azken albisteak

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store