LARUNBATERAKO LABRITEKO SARRERAK, TICK-TACK-TICKETEN SALGAI

Larunbat honetan Labriten jokatuko den Titin III.a-Goñi III.a eta Olaizola II.a-Mendizabal II.aren arteko partiduko sarrerak Tick-Tack-Tickek sistimaren bidez eros daitezke jadanik.
Bestelako kirol eta kultur ekitaldietan bezalaxe, zenbait partidutarako modu hau martxan dago eta etxetik lor daitezke sarrerak.
Tick-Tack-Ticketen pilotalekuko krokisa agertzen da edonolako sarrera erosteko eta kreditu txartelaz ordaintzen da.
Sarrerak hartzeko zenbait salerostegitan egin ahal da.

Esan behar da ostailaren 7an programatutako jaialdirako ere era honen bidez har daitezke sarrerok.

TXAPELDUNAK SINATUTAKO ELASTIKOA

Bizkaiko Sodupe herriko Marta Diezek eraman du Oinatz Bengoetxeak beraren aurrean sinatutako kamiseta, joan den astean Zornotzan izan zen jaialdirako www.asegarce.com-en bidez sarreak erosi zituztenen arteko zozketan irabazlea suertatu delako.

Bestalde gaur aukeraketa bi egon dira.
Olaizola II.a eta Mendizabal II.a alde batetik eta Titin III.a eta Pascual bestetik, Labriten egon dira eguerdian datorren larunbatean jokatuko duten partidurako pilotak aukeratzen.
Asegarcekoek 106,9,102,8 eta 105,3 gramoko pilotak hartu dituzte Titin III.ak eta Pascualek 106,3, 106 eta 104,9 gramokoak hautatu dituzten bitartean.

Olaizola I.ak eta Patxi Ruizek Asegarceko ordezkari gisa eta Mtz. de Irujo eta Goñi III Asperen aldetik materiala hautatu dute Lizarran.
Gorriek 106,6, 106 eta 106,2ko pilotak bereiztu dituzte.
Urdinek berriz 105,2, 104,5 eta 105,4 gramoko bolak hautatu dituzte.
Asier eta Patxiren lotea frontisetik irteera dauka.
Juan eta Fernandorena berriz bote erdikoa da pilota bat izan ezik, Ciprirena dena hain zuzen ere, bote gehiago duena alegia.

2019/03/22

Azken albisteak

Artola-Imazek galdu egin dute 6. jardunaldiaren hasieran

2025/12/25

Artola-Imazek galdu egin dute 6. jardunaldiaren hasieran

Artola-Imazek 22-6 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Eibarren. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute.

Jaka-Iztuetak garaipenarekin itxi dute 5. jardunaldia

2025/12/22

Jaka-Iztuetak garaipenarekin itxi dute 5. jardunaldia

Jaka-Iztuetak 22-21 irabazi diete Arrasaten P.Etxeberria-Rezustari, eta hirugarren puntua eskuratu dute.

Laso-Albisuk lidergoa sendotu dute

2025/12/21

Laso-Albisuk lidergoa sendotu dute

Laso-Albisuk 22-11 irabazi diete Elordi-Zabaletari Gernikan, eta lehen postua sendotu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.

Artola-Imazek garaipena lortu dute Donostian

2025/12/20

Artola-Imazek garaipena lortu dute Donostian

Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store