BELOKI “EURAK INDAR BIZIAREKIN DAUDE”

Bengoetxea VI.a-Belokik eta Berasaluze VIII-Beginok Donostiako Atano III.a pilotalekuan bat egin dute goizean igandean jokatuko duten Binakako Txapelketako finalaurrekoetako lehen partidurako pilotak aukeratzen.
Ez da inongo arazorik izan eta hauek dira loteak:
Bengoetxea IV-Beloki: 104,7-104,3-104,4 g.
Berasaluze VIII-Begino: 106-106,1-105,6.
Txapelduna eta Belokiren pilotak azkarrak dira eta ondo ibiltzen dira lurretik.
Urdinen lotea gutxiago doa azpitik eta biziagoak ei dira.

Laurok prenstaurrekoan agertu dira eta hauek dira beren adierazpenak:

-Bengoetxea VI:
“Bizi bizia azaltzen ari den bikote da. Su eta gar aterako gara. Berasaluze VIII.aren jokua arriskutsua da tantua bukatzeko erraztasunaren jabe baita”.

-Beloki:
“Daukadan eskarmentua kontutan izanda erabat garrantzitsua da lehen partidua irabaztea. Eurek indar biziarekin dabiltza estraineko postuan daudelako”.

-Berasaluze VIII:
“Partida gogorra izango da. Bengoetxea VI.ak eta Belokik indar handiko bikotea osatzen dute. Tantuak egiteko abileziaz aparte, Oinatzek pilotari guztien artean defentsarik onena dauka”. Eskumari buruz buztin berdeaz nabil oraindik”.

-Begino:
Beloki tankerako txapeldun baten contra jokatzea berezia da oso. Gainera txapelketa ona egin du, oso erregularra.
Ikusteko dago Pabloren eskubia zelan dagoen”.

BELOKI “EURAK INDAR BIZIAREKIN DAUDE”

2019/03/22

Azken albisteak

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

2025/11/04

Belauneko lesioa gaindituta, Unai Lasok Irungo jaialdiko lehen partidan jokatuko du larunbat honetan.

Amorebieta-Etxanok Pilota Pro Fest jaialdien edizio berri bat hartuko du

2025/11/04

Amorebieta-Etxanok Pilota Pro Fest jaialdien edizio berri bat hartuko du

Binakako 2026 Txapelketako partidak, musika, jokoak eta zozketak zaleen artean lau ostiraletan.

Senar eta Amiano, 4 1/2 Serie B Txapelketako finalistak

2025/11/03

Senar eta Amiano, 4 1/2 Serie B Txapelketako finalistak

Senarrek 22-6 gainditu du Murua bigarren finalerdian, eta ataundarrak Amiano izango du aurkari larunbatean Irunen jokatuko duten finalean.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2025/11/02

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

P.Etxeberriak 22-9 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III .ean, eta Zabala izango du aurkari, beste finalerdiko irabazlea, azaroaren 16ko finalean, Bizkaia Frontoian.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store