BINAKAKO FINALERAKO SARRERAK AGORTUTA

Martxoaren 29an Donostiako Atano III.a pilotalekuan Olaizola II.ak eta Mendizabal II.ak alde batetik eta Mtz. de Irujok eta Goñi III.ak bestaldetik jokatuko duten 2009ko EPELen Binakako Txapelketako finaleko Asegarceri dagozkion sarrera guztiak, agortu dira dagoeneko.

Babesle, finalisten eskaera eta urte osoko bezeroak kontutan izanda Atano III.a pilotalekuko edukiera txiki geratu da ziztu bizian.
Olaizola II.ak eta Mendizabal II.ak 150 sarrera bana eskatu dute enpresak horrenbeste ezin izango diela eman.
Ala eta guztiz ere, zehaztasun gehiago jasotzeko ohiko zenbakira (656 799 423) dei daiteke.

Informazio gisa hona hemen jarri diren prezioak:

Kantxa jarlekua: 130 €.
Kantxa aulkia: 100 €.
Goiko harmaila 1. lerroa: 60 €.
Goiko harmaila 2-9 lerroak: 50 €.
Erreboteko 1. Lerroa: 50 €.
Erreboteko 2-10 lerroak: 30€.
Paseoa: 50€.

BINAKAKO FINALERAKO SARRERAK AGORTUTA

2019-03-22

Azken albisteak

Astelehenean, apirilaren 20an, San Fermin Torneorako sarrerak jarriko dira salgai

2026-04-16

Astelehenean, apirilaren 20an, San Fermin Torneorako sarrerak jarriko dira salgai

Astelehenean, apirilaren 20an, eguerdiko 14:00etan, San Fermin 2026 Torneorako sarrerak salgai jarriko dira. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store