AURRELARIAK NONAHI DONOSTIAKO FERIAN

Aurtengo Donostiako pilota ferian aurrelariak izango dira protagonista nagusiak. Abuztuaren 21ean, ostirala, oso partido ikusgarria jokatuko da, enpresa bakoitzeko bi aurrelariak elkarren aurka lehiatuko dira eta. Protagonistak, punta puntako pilotariak izango ditugu: Titin III.a eta Mtz. de Irujo Asperen aldetik eta Berasaluze VIII.a eta Olaizola II.a Asegarceko ordezkari gisa.

Azken egunean, 29an, larunbata, eta Telecincok zuzenean eskainita, eskuz banakako finalaren beste errebantxan lehiatuko dira Mtz. de Irujo eta Olaizola II.a.

Binakako torneoari dagokionez honako bikoteek hartuko dute parte: Asegarceren aldetik Berasaluze VIII.a-Begino eta Bengoetxea VI.a-Mendizabal II.a. Aspe enpresak aldiz, Titin III.a-Pascual eta Xala-Goñi III.a aurkeztuko ditu.
Finala 28an, ostiralez, jokatuko da.

AURRELARIAK NONAHI DONOSTIAKO FERIAN

2019/03/22

Azken albisteak

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

2026/03/10

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

Pelota Pro Ligak pilota profesionaleko epaileak bildu ditu bilera tekniko batean, irizpideak bateratzeko eta araudian egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store