BELOKI HANDI BAT ESTREINATU ZEN SAN MATEO TORNEOAN

Ruben Beloki 2009ko San Mateo torneoan era ederrean sartu zen atzo Las Gaunasen jokaturiko neurketan erakutsitako lana ikusten badugu.
Bengoetxea VI.arekin batera ligaxkaren lehen puntua lortu zuten Titin III.ari eta Beginori 19-22 irabazita.

Lau aldiz izan den buruz buruko txapeldunak jo galanta erakutsi zuen, pilota baztertzen asmatu zuen baita egun atzelari onenari eutsi ere.
Bengoetxea VI.ak jokua bereganatzen ari delaren irudi garbia eskeini zuen eta horren seinalea lorturiko 8 tanto eta Titin III.aren erasoari ohiko defentsa bikaina dira.
Pilotari errioxarra trakets aritu zen hasieran baina ondoren bere erremateak zehazteari ekin zion eta 13-18 izatetik 17-18 pasa ziren gorriak partidua estutuz.
Beginok pilotakada beldurgarriak eman zituen baina une erabakigarrietan huts garbiak ere ikusi ahal ziren.
Torneoko lehen partidua ikusteko bildu zen pilotazale kopuruak ia bete zuen Las Gaunas pilotalekua.

2019/03/22

Azken albisteak

Zabala-Mariezkurrena II.a, CaixaBank 2025eko garaileak

2025/09/14

Zabala-Mariezkurrena II.a, CaixaBank 2025eko garaileak

Zabala-Mariezkurrena II.ak 22-15 gainditu dituzte Altuna III-Imaz Iruñeko Nafarroa Arenan.

Dario-Eskirozek irabazi dute 2025eko CaixaBank Serie B Mastersa

2025/09/13

Dario-Eskirozek 22-19 gainditu dituzte P.Etxeberria-Morgaetxebarria Altsasuko Burunda pilotalekuan.

Zabala-Mariezkurrena II.a eta Altuna III-Imaz CaixaBank Masterseko finalerako sailkatu ditu

Bi bikoteek Elordi-Albisu eta Jaka-Zabaleta gainditu dituzte finalerdietan, eta igandean CaixaBank Masterseko finala jokatuko dute.

CaixaBank Serie B Masterseko finala hartuko du Altsasuk

2025/09/10

CaixaBank Serie B Masterseko finala hartuko du Altsasuk

Larunbat honetan CaixaBank Serie B Masterseko finala jokatuko da Altsasuko Burunda pilotalekuan.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store