Partidu ikusgarria Labriten jokatu duten Bengoetxea VI.ak eta Aritz Lasak Lau eta Erdiko txapelketako final lauerdenetarako txartela eskuratzeko. Leitzako pilotariak 22 eta 19 irabazi dio Urretxukoari izerdi ederto botata eta sufrituz.
Hasieran eroso aritu da Oinatz, agintzen eta pilotari abiadura emanez 11-4 jarri baita markagailuan. Ondoren, Aritzen pilota biziagoarekin neurketak beste kolore bat hartu du eta Aspeko pilotariak 14-15raino igo da. Fase horretan Bengoetxeak arazoak izan ditu aurkariaren erasoak eta defentsa bikain erakutsi dituelako.
Azken zatian Oinatzek duen adoreaz baliatuz eta zorte apur batekin 22rarte heltzea lortu du. Final laurdenetan Mtz. de Irujori aurre egin beharko dio Leitzako aurrelariak.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA