“OHITUTA NAGO FABORITOTZAT JOKATZEN” DIO OLAIZOLA II.AK

Aimar Olaizolak eta Julen Retegik bat egin dute Iruñako Labrit pilotalekuan larunbatez jokatuko duten Lau eta E´rdiko Txapelketako final laurdeneko partidurako pilotak bereizteko.

Biak gustora geratu dira otarrean aurkitu duten materialarekin eta ez dute inolako pegarik jarri.
Frontoi motzean egun txapeldun den Olaizola II.ak, 105 eta 104, 5 gramoko pilotak hartu ditu, aurkariarenak baino latzagoak direnak hain zuzen ere.
Retegi BIk 105 eta 105,6 gramokoak hautatu ditu. Kasu honetan bote erdikoak, normalak.

Olaizola II.a asegarce.comekin mintzatzen aritu da eta hau da esan diguna:

Gustora materialarekin?
“Bai, Bi loteak onak dira. Nirea apur bat latzagoa da”.

Nolako partidua espero duzu?
“Gogorra. Bera pilotaria da eta ondo jokatzen du botez. Gainera distanzian arazorik gabe moldatzen da”.

Faborito ateratzea kaltegarria da?
“Ohituta nago faboritotzat jota jokatzen. Ez diot sekulan garrantzirik eman. Partidua jokatu behar da eta faboritoa izateak ez du bera irabazten. Ez dut inongo presiorik”.

Nola ikusten duzu anaiaren partida?
“Denok ezagutzen ditugu Titinek lau eta e´rdian dauzkan doaiak, baina Asier ondo jokatzen ari da eta irabaz diezaioke”.

Aukeraketa Balmasedan

Txapelketako laurdenetako beste partidu bat Balmasedan jokatuko da ostiral honetan eta hori dela eta Titin III.a eta Olaizola I.a udal pilotalekura bertaratu dira.

Titin III.ak 105,7 eta 105,1 gramoko pilotak aukeratu ditu, antza denez, goizuetarrarenak baino biziagoak.
Asierrek aldiz, 105,5 eta 105,8 gramoko larruzko bi hartu ditu. Hauek abiadura gutxiagokoak dira.

Asegarce.com-en izan duen solasaldian zera esan du aurrelari nafarrak:
“Ilusioz nator partidua jokatzera. Fisikoki sasoian nago eta eskuak ondo dauzkat.
Titin III.arekin aurka jokatzeak aurrekoekin kontra baino askoz ere ezberdina da. Ehuneko ehunean aritu behar zara denetariko jokaldiak egiteko gai delako”.

2019/03/22

Azken albisteak

Laso-Albisuk lidergoa sendotu dute

2025/12/21

Laso-Albisuk lidergoa sendotu dute

Laso-Albisuk 22-11 irabazi diete Elordi-Zabaletari Gernikan, eta lehen postua sendotu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.

Artola-Imazek garaipena lortu dute Donostian

2025/12/20

Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.

Oharra EPEL – Biharko Lekeition aurreikusitako jaialdia Gernikako Santanape pilotalekuan egingo da

Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak gora egin dute sailkapenean

2025/12/20

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak gora egin dute sailkapenean

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store