Epel-en Lau eta Erdiko Txapelketako finalaurrekoetako ligaxkaren hirugarren partida jokatzeke izanik, lau pilotarien finalean sartzeko paradak hor ditugu. Gonzalez eta Retegi BIren arteko neurketa larunbatean Iruñako Labrit pilotalekuan jokatuko da, Mtz. de Irujo eta Titin III.aren artekoa berriz, igandean Eibarren.
Baten batek ia ezina dauka, kasu horretan Retegi BI aurkitzen dugularik. Julenek 22-2 irabazi beharko lioke Gonzalezi beti ere Titin III.ak Irujo menderatuta.
Gonzalezek Retegi BI gainditzea derrigorrezkoa du, igandean zer gertatuko denaren zain ere egon beharko delarik. Irujok Titin III.ari 22-15 edo tantu gutxiagoz irabazten balio, bera sartuko litzateke finalean.
Irujok bere buruaz erabaki dezake. Irabaztekotan Titin III.a edo Irujoren contra jokatzea hautatu ahal du, egingo omen dituen tantuen arabera. Titin III.ak menderatzen duen arren aurrera joko du, beti ere Retegi BIk Gonzalezi 22-3 ala tanto gehiagoz irabazten badio.
Titin III.ak 15 ala 16 tantu egina finalean dago. Gonzalezek Retegi BI-ri 22-12 emaitzaz irabazten badio 16 tantu egitea nahitanahiezkoa du, bestela 15ekin finalean izango litzateke.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA