Berasaluze VIII.ak eta Beginok urrezko puntu bat galdu zuten eta horrekin batera finalaurdenetako ligan gora egiteko Zornotzako Amorebieta IV.a pilotalekuan Titin III.a eta Pascualen aurrean 22-15 galdu ostean.
Asegarceko bikotearen hasiera bikaina izan zen markagailuan 1-7 jarriz. Beginok garbi menperatzen zuen Pascual eta honi esker Berasaluze VIII.ak Titin III.ari hainbat tantu sartzeko parada izan zuen. Baina bigarren zatian Pascualek defentsa aparta erakusteaz gain, eskuinkada ederrak eman zituen hormara zuzenduz eta Beginoren pilotakada beldurgarriak deuseztatuz. Hala eta guztiz ere Auzako pilotariak errebote bi lortu zituen pilotazaleen gozamenerako. Pascualen joku onari esker Titin III.ak tantuak batzen joan zen eta azken txanpan Beginok egin zituen huts mordoak gorrien garaipena aise gauzatu zuen.
Emaitza honekin Asegarceko bikoteak tantu bakar bat du bere alde, atera ziren irabazleek 3 dituzten arren.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA