9 PILOTARI LEHIATUKO DIRA ESKUZ BANAKAKO “CHAMPIONS LEAGUE”N

2010ko EPELen Eskuz Banakako Txapelketa eguerdian aurkeztu da BBKko Bilboko egoitzan eta bertan sistema berritua ezagutzera eman da, izan ere finalerdietako ligaxka bi besterik ez da jokatuko.

Zerrendari begira, Asegarceko Patxi Ruiz, Begino -hauek kanporaketa bakarra jokatuko dute- Olaizola IIa, Olaizola I.a eta Bengoetxea VI.a lehiatuko dira.
Aspe enpresaren interesak defendituko dituzten pilotariak hauexek dira: Mtz. de Irujo, Gonzalez, Xala eta Barriola.

A taldean Mtz. de Irujo, Barriola, Olaizola I.a eta Bengoetxea VI. daude eta B taldean berriz, Olaizola II.a, -honek Patxi Ruiz eta Beginoren arteko partiduaren irabazlearen aurka jokatuko du ligaxkaren lehen neurketa- Gonzalez eta Xala dira.
Txapelketa larunbat honetan, hilak 10, hasiko da aipatutako kanporaketaz eta finala ekainaren 20an jokatuko omen da.

Txapelketaren egutegia eta frontoiak ikusteko txapelketa
loturan zapaldu.

2019-03-22

Azken albisteak

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

2026-04-28

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

2026-04-26

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

Larrazabalek 22-17 galdu du Zabalaren aurka Bilboko Deportivon, eta B multzoko pilotari guztiek Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako aukerei eusten diete.

Artolak sufritutako garaipena lortu du

2026-04-25

Artolak sufritutako garaipena lortu du

Artolak 22-19 gainditu du Peña II.a Durangon, eta lehenengo puntua eskuratu du.

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

2026-04-25

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

Amianok 22-17 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta Zubizarreta III.ak 22-11 gainditu du Senar Ataunen. Garaipen honekin, Amianok finalerdietara sailkatzea lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store