OLAIZOLA II.AK KIROFANOTIK PASATU BEHARKO DU HIRU ASTE BARRU

Aimar Olaizola 9:30 etan Gasteizko La Esperanzako Mikel Sanchez doktorearekin bildu da iragan larunbatean Iruñan eskubiko belaunean euduki zuen lesioaren datu zehatzak ezagutzeko.

Goizuetako pilotariak atzekaldeko ligamento gurutzatuaren erabateko haustura du. Ebakuntza egingo diote eta hori gauzatu baino lehen giharrak indartzeko hiru astez eman beharko ditu.

Ebakuntza bukatu eta 72 orduetara, rehabilitazio prozesuari ekingo dio, fisioterapia, igerilekuko saioak, gimnasioko ariketak etabarreko betebeharrak gauzatuz.

Frontoi saioak egin ahal izateko 6 hilabete eman beharko ditu eta programazioan berriro sartzeko epea ez dago zehazterik.

Apraizen kontratuaren luzapena

Bestalde, Alexis Apraiz Asegarceko bulegoetan egon da eguerdian enpresarekin zeukan kontratua luzatzeko. Gernikako pilotariak 2012ko abuztuaren 31rarte zuen hitzarmena eta sinadura honen bidez 2014rarte izango da BIlboko pilotarien taldean.

2019-03-22

Ultimas Noticias

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

2026-03-31

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

2026-03-29

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

2026-03-28

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

2026-03-27

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store