BI PARTIDU BAKAR BATETAN

Mtz. de Irujok eta Olaizola I.ak jokatu duten Eskuz Banakako Txapelketako finalaurdenetako ligaxkako partidua sinestezin modukoa izan da erabat. Mtz. de Irujok 4-17 atzean egon arren garaipena lortu du eta 18 tantoko partziala gauzatuz 22rarte joan da izugarrizko bolada batetan.

Lehen zatian eskuz banaka nola jokatu behar den erakutsi du Olaizolatarren nagusiaK, hots, pilota ederki jo, ondo sakatu eta dejadaz aurkaria apurtu. Honela Asier 4-17 aurreratu da markadorean, Mtz. de Irujok denbora gehienean defentsan eusten behartuz.

Baina justu 4-17 zeudela, fisikoki eta animoz nolabaiteko berehaldia jasan du Goizuetako aurrelariak eta hortik aurrera ez du inondik ere asmatu partiduan. Ez du lehen zatian bezala pilota astindu, kantxan ezin du toki egokirik aurkitzen jakin eta neurketatik atera egin da. Iberoko pilotariak hau aprobetxatu du eta bere jokoaren ohiko armak erabiliz -joa, aurrekaldeko jokaldiak, sakeak- 22rarte heldu da ziztu bizian.

BI PARTIDU BAKAR BATETAN

2019/03/22

Azken albisteak

Morgaetxebarriak Aranguren ordezkatuko du San Mateo Torneoan

2025/09/16

Morgaetxebarriak Aranguren ordezkatuko du San Mateo Torneoan

Arangurenek lesio bat du ezker sorbaldan, eta Morgaetxebarriak ordezkatuko du Logroñoko San Mateo Torneoan.

Zabala-Mariezkurrena II.a, CaixaBank 2025eko garaileak

2025/09/14

Zabala-Mariezkurrena II.a, CaixaBank 2025eko garaileak

Zabala-Mariezkurrena II.ak 22-15 gainditu dituzte Altuna III-Imaz Iruñeko Nafarroa Arenan.

Dario-Eskirozek irabazi dute 2025eko CaixaBank Serie B Mastersa

2025/09/13

Dario-Eskirozek 22-19 gainditu dituzte P.Etxeberria-Morgaetxebarria Altsasuko Burunda pilotalekuan.

Zabala-Mariezkurrena II.a eta Altuna III-Imaz CaixaBank Masterseko finalerako sailkatu ditu

Bi bikoteek Elordi-Albisu eta Jaka-Zabaleta gainditu dituzte finalerdietan, eta igandean CaixaBank Masterseko finala jokatuko dute.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store