San Fermin Torneoko lehen puntua lortu zuten atzo Labrit pilotalekuan Titin III.ak eta Barriolak Saralegi eta Apraiz (22-9) garbi garaitu ostean.
Atzealdean Alexisek ez zuen bat ere gozatu eta pilota gehienak frontiseko erdian bidaltzen zituenez Titin III.aren eraso jokaldia erraztu zuen. Saralegik sartzeko parada gutxi eduki zituen eta egin zuenean etekin murritza atera zuen. Gainera Barriolak min asko egin zion Gernikako atzelariari pilota baztertuz.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA