Garaipena bai, baina ezuste galanta gaindituta. Saralegik eta Beginok 16-22 irabazi diete Xala eta Zubietari Logroñoko Adarraga pilotalekuan, baina 22ra heldu baino lehen eta markadorean16-19 zela, Begino aldageletan sartu da eta horrek argi gorriak piztuarazi Asegarceko teknikoen artean erizaindegirako joan eta etorriak sortaraziz. Ezker kuadrizepsean izan du mina Aritzek oso txikia izan den zaintiratuak eraginda. Masajeak eta toki horretan egin dituen luzatzeak direla medio berriro ere atera da kantxara Auzako pilotaria.
Une horretararte partiduan bi egoera izan dira. Lehen zatian urdinak 5-2 galtzetik 5-16ra irabaztera pasa dira 14ko partzial batez. Saralegik hankaz gora jarri du frontoia. Amezketarrak 17 tantu sartu ditu poltsikoan -gehienak airez- eta erabat txikitu du Xala. Ondoren ipartarra gehiago sartu da jokoan eta horrek gorrien igotzea eragin du, Begino sartu den une horretan zeuden zenbakietara hurbilduz.
Begino oso seguru eta fin ibili da eta une guztietan bikokidearen bizkarra behar bezala zaindu du. Zubietak ez du inoiz bere koadroetako aurkaria estutu.
2019/03/22
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
Elordi-Zabaletak 22-21 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari eta bosgarren puntua eskuratu dute sailkapen ligan. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute.
2026/01/08
Iñaki Artolak Serie An, eta Iraitz Zubizarretak Serie Bn, ez dute jokatuko larunbat honetan Etxebarrin
Esku Pilota Enpresen Ligak erabaki berriak hartu ditu.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA