Datorren larunbatean, hilaren 18, 16:30 etan Adarraga pilotalekuko prensa aretoan, Lau t´Erdiko Nitro I. torneoaren aurkezpena egingo da komunikabideen aurrean.
Ekitaldian lehiaketako datak eta pilotalekuak ezagutaraziko dira eta bertan pilotari partehartzaileak izango dira, hala nola enpreseen ordezkariak eta Fronton programako zuzendaritza. Gogoratu behar da Fronton programak zuzenean eskainiko dituela torneo honetako partidu guztiak Antena 3eko Nitro kanalean.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA