Oinatz Bengoetxeak eta Apraizek Lekeitio Hiria torneoko finalerako txartela eskuratu dute dagoeneko, arratsaldez Santi Brouard pilotalekuan Berasaluze VIII.a eta Zubieta 15-22 emaitzaz garaitu eta gero. Neurketaren protagonistak atzelariak izan dira; gernikarra zein etxarriarrak partido borobila jokatu dute eta partiduen zenbait unetan aurrelariak pilotari so baino ez dira izan. Apraiz izan da onena, pilota txarrak eraman ditu eta leitzarrak utzi dizkionak ondo aprobetxatu ditu. Pablo ez da ohi den moduan aurreko jokoan sartu.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA