Mikel Urrutikoetxeak EPELen Lau´Erdiko txapelketako final zortzirenetako pasea lortu du Eibarko Astelena pilotalekuan Aitor Zubieta 13-22 garaitu ondoren. Asegarceko pilotariak partidu erosoa jokatu du; tantoak erraz bukatu ditu, pilota ezkutatuz, txapagainekoez eta marrak bilatuz. Zubietak aldiz, lan dezente egin behar izan du tanto bakoitza lortzeko.
Pilotari bizkaitarrak Diazi aurre egingo dio hilaren 29an, ostirala, Balmasedan.
Partidu nagusian, Barriolak 22-12 emaitzaz menderatu du Saralegi eta final zortzirenetan izango da. Partiduak bi zati izan ditu; 11-13rarte oreka izan da nagusi Asegarceko pilotariak piloteo luzean eta erremateak egiterakoan aurre egin baitio aurkariari. Ondoren, indarrak ihes egin omen zaizkio Amezketako pilotariari eta Barriolak ez du arazorik handirik eduki 22ra heltzeko.
Leitzako pilotariak herrikide den Bengoetxea VI.aren aurka jokatuko du hilak 30ean, larunbata Iruñean.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA