“ONDO IKUSTEN DUT NIRE BURUA” DIO BENGOETXEA VI.AK

Barriolak eta Bengoetxea VI.ak bat egin dute eguerdian Labrit pilotalekuan datorren larunbatean jokatuko duten partidurako pilotak hautatzeko.
Arazorik ez da izan eta aukeraketa gauzatu eta gero prentsaurrekoan azaldu dira bi pilotariok.

Asegarceko pilotariari dagokionez, honako adierazpenak egin ditu:

“Materiala oso ona da eta berarena ere polita da, “jokatzekoa” esaten den modukoa.
Nireak ukitzekoak eta azkarrak dira. Osagai guztiak daude partidu on bat atera dadin.
Barriolak ondo jokatzen du distantzia honetan eta ez da ahaztu behar txapeldun izana dela.

Nitro Torneoan bera gailentzeak ez du txapelketa honekin alderik. Nahiz eta lehiaketa on bat izan, Abelek beste joko mota erabiliko du partiduan.
Bi eskuekin abiadura ematen dio pilotari eta gainera aurreneko koadroetan ondo moldatzen da. Nik ondo ikusten dut nire burua eta gauzak ederki atera daitezela espero dut.
Beroizen aurkako partiduan 22-3 emaitzaz irabazi nionaz galdetzen didatenean esaten dut ahaztuta daukadala eta hemendik aurrera gauzak zailagoak izango direla garbi daukat.”

Diaz eta Urrutikoetxea Balmasedan

Bizkaiko Balmaseda herriko pilotalekuan ere materialarekin hitzordu bat burutu da.
Bertan Diaz eta Urrutikoetxea egon dira pilotak hautatzeko. Bi pilotariak final zortzirenetan sartu dira Olaizola I.a eta Zubieta hurrenez hurren gainditu eta gero.

Diazek 105,7 eta 106 gramoko pilotak bereiztu ditu bizkaitarrak pisu berberakoak hartu dituen bitartean 106,4 gramoak alegia.

2019/03/22

Azken albisteak

Pelota Pro Ligak eta Donostia Kirolak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

2026/02/26

Pelota Pro Ligak eta Donostia Kirolak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

Akordio honekin, pilota profesionalaren eskaintza indartuko da Atano III.ean 2026an

Binakako Txapelketako finalerdietako 1. jardunaldia itxiko du Nafarroa Arenak

2026/02/25

Binakako Txapelketako finalerdietako 1. jardunaldia itxiko du Nafarroa Arenak

Igandean Jaka-Iztueta eta Laso-Albisu bikoteen arteko lehia hartuko du Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuak.

Finalerdiak hastera doaz Donostian

2026/02/24

Finalerdiak hastera doaz Donostian

Binakako Txapelketako finalerdietako ligari hasiera emango dio larunbat honetan Donostiako Atano III.ak, Altuna III-Ezkurdia eta Elordi-Zabaletaren arteko lehiarekin.

Jaka-Iztuetak finalerdietarako azken txartela lortu dute

2026/02/22

Jaka-Iztuetak finalerdietarako azken txartela lortu dute

Jaka-Iztuetak 22-10 irabazi diete Zabala-Martijari Binakako Txapelketako azken playoffean eta finalerdietara sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store